aceitunas con río Ebro al fondo
Lantziego paisaje montañas

Euskal Herriko olibondoa

Ebro ibaiaren eta Kantauri mendilerroaren mendi ahaltsuen artean zabaltzen den hegal malkartsuan, daude, denborari muzin eginez, Arroniz izenez ezagutzen diren olibondoak.

Txikiak bezain gogorrak, bere anai-arraben arerio nagusiak diren iparraldeko hotzei eta hegoaldeko lehorteei egokitzen jakin dutenak.

2000 urtetik gora daramatzan arren gurekin, Euskal Herriko olioa, agian, euskal gastronomiaren produkturik ezezagunena da, gure altxor ezkutua.

Arabako Errioxan, mendeak daramatzagu oliba mota bat zaintzen, Arroniz oliba; eta bere olioa, bertakoa, feniziarrengandik jaso eta gure arbasoen gogoz eta lanaz gurera arte iritsi direnak.

Olio berezia, dena hemengoa, dena zuretzat.

Recolecta aceitunas serie
paisaje olivos hojas rojizas

Ezerk ez du lortu lur honetan hazitako biztanleen eta zuhaitz honen artean sortutako lotura estua haustea. Duela milaka urte sinatu eta egun indarrean dirauen “akordioa” dago eta oliba honekin ekoiztutako olioa da zaintzaren trukean jasotzen den esker oneko saria.

Berezko izaeradun olioak, oso elikagarriak, polifenoletan nagusi direnak, mingostasun atsegin bezain biziaz, oleokantal gehien duten olioen parekoak.

Usain freskodunak, euren sorburua bezalaxe. Gure olibondoak inguratzen dituen berdera garamatza, Arabako Errioxako ikur eta nutrizio-aberastasunaren lagin.

Arroniz olibarekin eta urtez urte hobetutako teknikak eta teknologiak erabiliz, munduko olioen onena lortu dugu, gure euskal olioaren onena.

Olibondoaren ziklo naturala errespetatuz, naturarekin orekan eta kalitatea lehenetsiz, elaborazio zaindua eta zatikatua egiten dugu, bilketaren une bakoitzean egindako olioak ontzi desberdinetan gordez. Gureari balioa emanez, dakigun ondoen egiten.

Gureari balioa emanez, ondoen dakiguna egiten.